Deba, nire herria



AURKIBIDEA

  1. Armarria
  2. Geografia
  3. Hondartza
  4. Monumentuak



Armarria

 Ondoko irudia Debako armarria da. Hiru dorreko gaztelu bat erdian kokatzen da eta gazteluaren albo bakoitzean lehoi bat dago.
		
Debako armarria

Armarria herriko hainbat tokitan aurkitzen da:




Geografia

Deba Gipuzkoako kostaldean kokatzen den herri txiki bat da. Iparraldean Kantauriar itsasoa du, eta bertan Deba ibaia itsasoratzen da. Haran batean aurkitzen denez, mendiz inguratuta dago, hala nola Andutz. Ekialdean Zumaia eta Zestoa aurkitzen dira; hegoaldean, Azkoitia eta Azpeitia eta mendebaldean, Mutriku eta Mendaro.
Horrez gain, flysch-aren zati handi bat Deba herriak hartzen duen kostaldeko zatian aurkitzen da.

Flysch Mapa




Hondartza

Debako ondare naturaletatik garrantzitsuenetariko bat hondartza da, hain zuzen. Berez bi hondatza daude, bata bestearen ondoan, eta elkartuta geratzen dira marea jaisten denean. Hondartzak planak egiteko aukera asko eskaintzen ditu; adibidez, eguzkia hartzera joan gaitezke, baino bat ematera, uretako kirolak praktikatzera, igeri egitera, bertan bazkaltzera... Zerrenda amaigabea da.

Hondartza




Monumentuak

Deban hainbat monumentu aurki ditzakegu, balio historikoa dutenak. Esate baterako, Santa Maria elizako klaustroa Gipuzkoako zaharrena da. Itziarrerantz abiatuz zenbait ermita ere topa ditzakegu, eta niri neuri Santa Katalinako ermita politena iruditzen zait, izugarrizko bistak baitaude bertatik.

Santa Maria Eliza Santa Katalina ermita




Inguruko zenbait herri:
[Mutriku] [Elgoibar]